Txalaparta -> Gari Berasaluze-Alex Orbe















Gari Berasaluze-Alex Orbe

Gari Berasaluze Ostolaza (Getaria, 1975). Kazetaritzan eta liburugintzan egin du bidea urte askoan, besteak beste Egin eta Urola Kostako Hitza egunkarietan, eta Txalaparta argitaletxean. Euskaldunon Egunkariako literatura gehigarriaren arduraduna ere izan zen, eta bertan egindako lanari esker Rikardo Arregi saria jaso zuen 1998an. Gaur egun, Irrizaingo Sailean aritzen da lanean.
Azaro urrunetako intifadak (1996), Bobbyren hauspoa (1999), Tulipa gorriak (2002), Elurra ezin da erosi (2007) eta Elkano, itsasoak emandako bizitza (2008) liburuak argitaratu ditu, baita Fidel Castroren Askatasunaren eskola (2000) eta Marcos komandanteordearen Zapataren koloreak (2003) euskaratu ere.
Ezagutzen ditu glutenik gabeko bizitzaren mugak eta zailtasunak, bi urte bete baino lehen zeliakia diagnostikatu zioten haur baten aita baita.


Alex Orbe (Barakaldo, 1973), 1995 urte inguruan marrazketan hasi zen profesional gisa. Bilbon marrazki bizidunak egiten zituen enpresa batean lanean hasi zen eta, bertan, zenbait film luze eta telesailen garapenean parte hartu zuen.
2002an freelance gisa ibilbide profesionalari ekin zion eta bere jarduera ikasliburu, publizitate agentzia eta komikietara bideratu zuen baita web orrialdetarako flash animazioa egitera ere.


Generoa:    Ordenatu:
Txalaparta

Elaia, glutenik ez duen kolorea


Gari Berasaluze-Alex Orbe
Haurrak eta gazteak - 72 orr.
Salneurria: 11.35 €
Bazkideak: 9.08 €
Badago