Txalaparta -> Dario Azzellini















Dario Azzellini

Dario Azzellini (1967, Wiesbaden), Zientzia politikoetan lizentziaduna, gizarte-ikertzailea, idazlea, zinemagilea eta itzultzailea. Hainbat hedabidetan kolaboratzen ohi du. Latinoamerikari buruzko dokumental anitzen egilea da eta Mexiko, Kolonbia, Venezuela eta Italiako errealitate sozial, politiko eta ekonomikoaren gaineko saiakerak, zenbait hizkuntzatara itzuliak, argitaratu ditu.
KOLABORATZAILEAK:
Björ Aust, politologoa eta bake eta gatazkaren ikerkuntzarako den Arbeitsgemeinchaft Friends und Konflikforschung (afk) elkarteko zuzendaritza batzordeko kidea.
Matin Baraki, Nazioarteko politika irakasten du Margurgoko Philipp Unibertsitatean. Afganistan izan du gaia bere obra askotan. Dieter Drüsel, Erdialdeko Amerikak Zurichen duen Idazkaritzako kidea.
Matilde Gonzáles, historialaria, tokiko historiaren gaineko lan arloa zuzentzen du Guatemalako Gizarte Ikerkuntzarako Institutu Autonomoan eta Gizarte zientzien Aurrerapenerako Elkartean (avancso).
Boris Kanzleiter, kazetari eta historialaria. Jugoslavian hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko urteetan izan ziren oposizio taldeei buruzko doktoretza egin eta Dario Azzellinirekin hainbat argitalpenetan kolaboratu du.
Stefanie Kron, kazetaria. Guatemalako genero eta immigrazioaz doktoretza egin du Berlingo Unibertsitatean.
Henri Myrttinen, nazioarteko gatazken gaineko ikerlaria da. Indonesia eta Timor Lesteri buruzko lana egin du hainbat urtetan, militar indonesiarrek egungo gizartean izan duten eraginari buruzkoa batik bat.
Knut Rauchfuss, sendagile eta kazetaria. Latinoamerikan eta Ekialde Ertainean egiten du lan.
Lisa Rimli
, historialaria, Angola gaian aditua, Suitzako Errefuxiatuentzako Laguntzarako Institutuko eta Giza Eskubideen aldeko Ekimen Angolar Antimilitaristako (ia-adh) kidea eta Suitzako Bake Fundazioko ikertzailea da.
Thomas Seibert, filosofoa, Medico International fundazioan dihardu eta Ak-fantômas aldizkariko erredaktorea da. Politika eta filosofiaz lan batzuk argitaratu ditu

Archivos adicionales:


Género:    Ordenar por:
Txalaparta

El negocio de la guerra


Dario Azzellini
Saiakera - 269 pág.
Precio: 17 €
Socios: 13.6 €
En Stock