Anjel Rekalde, Tolosan jaioa 1957an. Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua eta Kazetaritzan doktore. Argitaletxe honetan argitaratu diren hainbat idazlan literarioen egile (Dorregarai, Mugalaris, Memorias del mañana), prentsaren azterketaren inguruko saiakera eta ikerketak ere burutu ditu. Azken urteotan Euskal Herriko errealitate politikoak kazetaritzan duen tratamenduaz gain, drogomenpekotasuna eta gazteria bezalako gaiak aztertu ditu gehienbat. Bere azken lanak (Rui Pereirarekin batera Potugalen plazaratu duen O novo jornalismo fardado. El País e o nacionalismo vasco doktoradutza tesian du oinarri eta propaganda espainola eta euskal munduaren kriminalizazioa ditu ardatz. Santiago Alba Rico, 1960, Gara eta Rebelion egunkarietako kolaboratzaile, "Los electroduendes"-en (TVEko "La bola de cristal" emankizunaren atal bat) gidoilari izan zen. 1995an Anagrama Saiakera Sariaren finalista izan Las reglas del caos liburuarekin. El islam jacobino, Torres más altas edota La ciudad intangible liburuen egile ere bada, hala nola kultura eta politikaren inguruan hainbat komunikabide eta talde-lanetan argitara eman diren hainbat artikuluena. Arabiar munduaren gainean aditua, Tunezen bizi da duela 15 urte. Giovanni Giacopuzzi, Trenton jaioa 1958an, Bolzano-Bozen-en bizi da. Euskal Herriko egoera politikoari buruzko hainbat libururen egile, elbarritasun mota ezberdinak dituen jendeari sostengua ematen dion etxe batean egiten du lan. Milango Radio Popular irratiaren ohiko kolaboratzaile, bere azterketek eta esperientziak, euskal gatazkaren inguruan Europako ikerlari ezagunenetakoa bilakatu dute. Giacopuzzik beste lau liburu argitaratu ditu Txalapartan: Sin tregua (2002), ETApm, el otro camino (1997), ETA, historia política de una lucha armada (1992) eta Los días de Argel (1992), azken hau Iñaki Egañarekin elkarlanean. Gianluigi Gherzi-rekin batera Tuani: i re della strada liburua plazaratu berri du, Nikaraguako kaleko haurren inguruan. Rui Pereira, Portugal, 1963. Giza Komunikazioa ikasi zuen Lisboa eta Oporton. 1963. urtetik kazetari, Portugalgo egunkari ezberdinetan lan egin du. 1987an Gazeta de Revelación saria eskuratu zuen, Portugalgo kazetaritza saririk garrantzitsuenetakoa. Hainbat erreportaje-liburu kaleratu ditu, eta euskal gatazkaren inguruan Euskadi, La Guerra Desconocida de los Vascos argitaratu du (Lisboa, 2000), lehenengo portugesez, eta ondoren gaztelaniaz (Txalaparta, 2002) eta frantsesez (Gatuzain, 2003). Angel Rekalderekin elkarlanean O novo jornalismo fardado plazaratu berri du, El Pais egunkariaren inguruan Rekaldek egindako tesia abiapuntutzat harturik. Medioen inguruan egindako lanez gain, free-lance gisara jarraitzen du kazetaritza munduan, eta Oportoko Kazetaritza Goi Eskolan eskolak ematera gonbidatzen dute maiz. Jabier Salutregi Mentxaka Bilbon jaio zen 1950ean. Ezkonduta dago eta seme bat dauka. Madrilgo Complutensean Kazetaritza ikasketak burutu zituen eta 1975. urtean hasi zen kazetari lanean Cambio 16 aldizkarian. Bi urte geroago, derrigorrezko zerbitzu militarraren ostean, Deia egunkarian hasi zen lanean, bi urtez. Ondoren, Punto y Hora berriro abian jartzeko hots egin zioten. Urtebete geroago Egin egunkarian hasiko zen lanean. 1992an, Hernaniko egunkariaren diseinu berrian parte hartu ostean, bertako zuzendari izendatu zuten eta lan horretan jardun zuen Baltasar Garzon epailearen aginduz kazeta itxi zen arte.