Txalaparta -> Floren Aoiz















Floren Aoiz

Floren Aoiz (Tafalla, 1966). Gure herriaren egoerak arduratuta, euskara ikasi zuen eta gazte eta ikasle mugimenduan parte hartu zuen 80ko hamarkadan. 1987 eta 1997 urteen artean Herri Batasunaren foru-parlamentaria izan zen.
Alderdi horretako zuzendaritzaren kide izan zen, eta baita bozeramailea ere. 1997an, Mahai Nazionaleko beste kideekin batera, zazpi urteko kartzela zigorrera kondenatu zuten, ETAren bake-proposamena biltzen zuen bideo bat telebistan erakutsi nahi izateagatik. 2002ko uztailean epai hura bertan behera utzi zuen Espainiako Auzitegi Konstituzionalak, eta espetxetik atera ziren mahaikide guztiak.
Irakurle sutsua da, eta Euskal Herriaren historia ederki ezagutzen du. Gaur egun, zutabegilea da Gara egunkarian, eta gure herriaren iraganari buruzko hainbat lan prestatzen ari da.
La vieja herida (Zauri zaharra) historia alorreko bere lehen lana da. Txalapartak, hurrengo hilabeteotan argitaratuko du euskarazko bere lehen eleberria: Agian, Nafarroaren konkista garaian girotua.


Género:    Ordenar por:
Txalaparta

El jarrón roto


Floren Aoiz
Saiakera historikoa - 419 pág.
Precio: 19.6 €
Socios: 15.68 €
En Stock
Txalaparta

La vieja herida


Floren Aoiz
Saiakera historikoa - 468 pág.
Precio: 19.6 €
Socios: 15.68 €
En Stock