Txalaparta -> Carlos Aznárez-Javier Arjona















Carlos Aznárez-Javier Arjona

Carlos Aznarez.Argentinan jaio zen eta 1996az geroztik Euskal Herrian bizi da. Nazioarteko gai politikoetan aditua eta Resumen Latinoamericano aldizkariaren zuzendaria da.
Buenos Airesen hogei urte baino gehiago eman ditu kazetari-lanetan, Noticias, La Razon, Pagina 12 eta Sur egunkarietan, edota Crisis eta Fin de siglo aldizkarietan. Diktadura militarra baino lehen eta ondoren bere herriko zenbait erakunde iraultzailetan hartu izan du parte.
Behin Argentinatik kanpo, bertako Noticias de la actualidad aldizkariaren berriemailea izan zen zortzi urtez. Euskal Herrian Egin eta Gara egunkarien Nazioartea eta Iritzia ataletan izan da kolaboratzaile.
Tupamaros (Buenos Aires, 1967), El padrino de la mafia sindical (Buenos Aires, 1988) eta 500 años después: ¿descubrimiento o genocidio? (Madril, 1992) liburuak argitaratu ditu.
Gaur egun, Ardi Beltza ikerkuntza-aldizkariaren Hego Amerikako sailaren buru da eta Txalaparta: hitzak eta ideiak aldizkaria zuzentzen du. Argitaletxe honekin, Chavez buru duen Venezuelako iraultza isilari buruzko Los sueños de Bolivar en la Venezuela de hoy argitaratu du lehenago.
Javier Arjona. Espainian jaio zen, Extremaduran, lurrik gabeko nekazari familia batean. 18 urte zituelarik Asturiasko ikatz-meategietara jo zuen lanera. Elkartasun taldeetan lanean hasi eta gero, Nikaraguara iritsi zen, eta Iraultza Sandinistaren garaian bertan egin zuen lan hiru urtez. Sasoi hartako lekukotasunen isla dira Refugiados eta Recuerdos del Porvenir liburuak. Halaber, ohiko kolaboratzailea da Hego Amerikako kontuak eta egoera hizpide dituzten aldizkari, egunkari eta hedabideetan.
Vientos Rebeldes da bere azken lana, Kolonbia, Mexiko eta Kubako egoera hizpide duena.


Género:    Ordenar por:
Txalaparta

Rebeldes sin tierra. Historia del MST de Brasil


Carlos Aznárez-Javier Arjona
Saiakera - 246 pág.
Precio: 16 €
Socios: 12.8 €
En Stock