Buenos Aires, Argentinan jaio zen 1947 urtean. 1996az geroztik Euskal Herrira joan zen bizitzera, gero Argentinara itzili zen eta han bizi da. Nazioarteko gai politikoetan aditua eta Resumen Latinoamericano aldizkariaren zuzendaria da. Buenos Airesen hogei urte baino gehiago eman ditu kazetari-lanetan, Noticias, La Razon, Pagina 12 eta Sur egunkarietan, edota Crisis eta Fin de siglo aldizkarietan. Diktadura militarra baino lehen eta ondoren bere herriko zenbait erakunde iraultzailetan hartu izan du parte. Behin Argentinatik kanpo, bertako Noticias de la actualidad aldizkariaren berriemailea izan zen zortzi urtez. Euskal Herrian Egin eta Gara egunkarien Nazioartea eta Iritzia ataletan izan da kolaboratzaile. Tupamaros (Buenos Aires, 1967), El padrino de la mafia sindical (Buenos Aires, 1988) eta 500 años después: ¿descubrimiento o genocidio? (Madril, 1992) liburuak argitaratu ditu. Gaur egun, Ardi Beltza ikerkuntza-aldizkariaren Hego Amerikako sailaren buru da eta Txalaparta: hitzak eta ideiak aldizkaria zuzentzen du.