Luis Beroiz, Agoitzen jaio zen 1943. urtean. Deustuko Unibertsitatean Zuzenbidean eta Ekonomia Zientziatan lizentziatua, hemezortzi urtez itsas arloan jardun zuen, eta ondoren Kalitatezko Kudeaketa programak ezartzeko aholkulari homologatu gisa ibili zen, batean zein bestean, Bilbon. Izaro Comunicaciónen eskutik Entre Estudiantes aldizkaria sortuko du, talde horri zuzendutakoa. Egun jubilatua dago. Hau da idazten duen lehenengo liburua, beste bat bukatu berri du eta hirugarren baten prestaketan dabil. Oso gaztetan Zangoza eta Soriako Lore-jokoetan lehenengo saria irabazi zuen. Bere semearen atxiloketaz geroztik, artikuluak idatziz kolaboratzaile moduan dabil hainbat komunikabidetan.