Txalaparta -> Amaiur

Josu Waliño

Txalaparta
Generoa: Eleberria
Hizkuntza: euskara
Bilduma: Amaiur
Orrialde kopurua: 177
ISBN: 978-84-8136-525-2
Referencia: 1600

Salneurria: 16.5 €
Bazkideentzat: 13.2 €

Saskira gehitu Esaiozu lagun bati

Bederatzi ateak

Bederatzia zenbaki magikoa da. Garai eta geografia ezberdinetako kulturen arabera, zenbaki horrek esanahi ezberdinak eduki izan ditu, horietako batzuk izugarriak. Aztekentzat, esaterako, bederatzi infernu zeuden eta bederatzi dira Danteren infernuko zirkuluak. Gertu, Galizian, Infernura sartzeko bederatzi ate omen daude, gure mundua eta Infernua lotzen dituzten ateak. Herriaren sineste horri jarraituz, ate adina narrazio idatzi du egileak, baita zikloa ixten duen azken bat ere. Santa Compaña, mouro eta meigen lurraldetik izenik ez duen horren berri izango dugu. Eta beldurra sumatuko dugu ate joka.
Ez duzue ahaztu behar Galizia herrialde zeltikoa dela, magikoa, eta magia hori gure sustraietan erroturik dagoela: Santa Compaña eta lobishomeak ezagunak dira jende gehienarentzat, baina hain ezagunak ez diren mitoak ere baditugu: mouroak esaterako gure mitologiako izaki magikoak dira, edo meigak, zuek sorgin bezala ezagutzen dituzuenak. Infernuko bederatzi ateak ere baditugu...


Historia:

"Liburu honen sortze prozesua bitxia, polita eta ilusionantea ere izan dela esango nuke. Galiziako lagun batzuk kontatutako istorio batetik abiatu zen guztia, lan bazkari batean, hain zuzen ere. Haiekin bazkaltzen ari nintzela, Galizian duten bederatzi ateen kondaira kontatu zidaten. Kondaira horren arabera, Infernurako sarbide diren bederatzi ate Galizian daude kokatuak, eta lagun hauek ate horietako bat ikustera joan ziren: barruan demonio baten irudia duen baseliza bat. Bisita Domu Santu bezperako gauean egin zuten, haien lagun berezi batek gidatuta, eta kontakizunean gau hartan pasa zuten beldurra transmititu zidaten. Kontakizuna ez zen fantastikoa; baseliza hartan benetan demonio baten irudia omen dago eta hori ikusten amaitu zuten, baina kontatu zuten modua gustatu zitzaidan eta istorio harekin ipuin bat idaztea bururatu zitzaidan, liburua irekitzen duen ipuina, hain zuzen ere. Handik urte betera-edo, EHUk fantasiazko literatur lehiaketa bat zuela jakin nuen eta ipuina aurkeztea erabaki nuen. Ipuinak lehen saria jaso zuen, eta sariaren oihartzunaren eraginez Txalapartatik deitu zenidaten: ipuina gustatu zitzaizuela eta gainerako zortzi ateak zabaltzera animatu nahi izan ninduzuen. Erronka onartzea erabaki nuen, eta hemen dago emaitza".

Josu Waliño

Gehigarri diren fitxategiak:

Bideoa: